Arrauna

Bilboko estropadara joateko autobusa jarri du Arraun Elkarteak

Baleike 2015ko abu. 17a, 08:23

Argazkia: Klausser

Igande honetan Villa de Bilbao estropada jokatuko da Bilbon, Nerbioi ibaian. Estropada honetan jakingo da zer beste klub izango den San Miguel Ligarako sailkatze estropadan Getariarekin batera. Zumaia da orain faboritoa bigarren txartela eskuratzeko. Klubak autobusa jarri du mutilak animatzera joateko. 

KAE 1 liga amaitzeko estropada bakarraren faltan Zumaiak lau puntuko aldea ateratzen dio hirugarren dagoen Ondarroari. Istripu bat izan ezean, eta ikusita zer mailatan heldu diren Patxi Francesen mutilak denboraldi amaierara, esku-eskura du Zumaiak play offerako bigarren txartel hori. Igandean, erlojupean jokatuko den estropadan jakingo da. 

Mutilak animatzera joateko autobusa jarriko du klubak. Autobuserako txartelak Idoia eta Trapaia tabernetan izango dira salgai. Bazkide eta haurrek 5 euro; gainerakoek, 10 euro.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide