Bi selekzio hauek berriro ere topo egingo dute txapelketa bateko finalaurrekoetan. Iaz Polonian jokatu zen Europako txapelketako finalerdian neurtu ziren eta frantziarrak izan ziren irabazle. Hori dela-eta, mendeku bila aterako direla dio Kauldi Odriozolak federazioko web gunean: "Ilusio handia dugu, badakigu aurkari oso gogorra izango dela, baina errebantxaren eta zerbait handia egiteko gogoarekin gaude; dugun guztia emango dugu finalean egoteko".
Kauldi jakitun da talde sendoa izango dute aurrean: "Frantzia oso talde indartsua da, atletikoa eta osoa. Richardsonen semea nabarmentzen den eta beraien pibotearen eraginkortasuna. Hala ere, irabazi diezaiokegu".
Jaioterritik 5.000 kilometrora egonda ere, zaletuen bultzada sumatzen duela azpimarratzen du. "Jakitun gara mundu guztia izango dugula bultzatzen eta animatzen. Galdu dugunean ere mezu guztiek animoak eman dizkigute eta berriro altxatzen asko lagundu gaituzte".
Gaurko partida streaming bidez ikusteko aukera izango da Nazioarteko Eskubaloi Federazioaren web gunean.