Goitibeheren jaitsiera arratsaldez egingo da

Baleike 2015eko abuztuaren 21a

Hasiera batean goizerako iragarrita bazegoen ere, Abuztuaren 29an izango den Koadrilen Eguneko goitibeheren jaitsiera azkenean arratsaldez egingo da. 

Hala, tramankuluen berifikazioa 16:30ean egingo da Beheko Plazan. Jaitsierak 17:30ean hasiko dira eta sari-banaketa 19:30ean izango da. 

Izenak emateko edo informazioa eskuratzeko deitu edo bidali whatsappeko mezu bat honako telefonoetara: 606184179 edo 689259750. Itxaso tabernan edo Hontza sukaldeak komertzioan ere aurkituko duzue informazioa. Jaitsiera hauetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da kasko integrala eramatea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide