1.000 metroko sailkatze estropaden hirugarren txandan izan da Espainiako selekzioko ontzia. Txapelketa hasi aurretik eskaini zigun elkarrizketan Hungaria eta Australia jotzen zituen aurkari nagusi bezala. Hiru ontziak txanda berean aritu dira.
Hungariak hartu du hasieratik estropadaren burua; partzial denetan aurretik joan da. Australiak jarraitzen zion bigarren postuan eta Espainia hirugarren, nahiz eta estropada erdian Argentinak aurrea hartu dion, 8 ehunekogatik besterik izan ez bada ere. Bigarren erdian ez da ezustekorik izan eta Hungaria izan da lehena helmugara heltzen 2:54.568 denborarekin. Bigarren Australia izan da (2:56.859) eta Espainia hirugarren (2:57.068).
Hiru txandan kontutan hartuta, Eslovakia izan da azkarrena, Portugal eta Hungariaren aurretik. Espainiako ontzia zortzigarren izan da. Finalerdiak bihar arratsaldean jokatuko dira, 15:41ean.