Kike Manterola: "Gorputzaldi txarra gelditu zait; zailena egin dugu, aurretik atera gara ziabogan, baina gero kateatuta gelditu gara. Ondo joan gara, baina bueltakoan azkarregi joan gara bosgarren kalera. Olatuak harantz joatea eskatzen zuen eta lekurik gabe gelditu gara, estropada eremua amaitu egin zaigu... Hortxe galdu ditugu segundoak, bost segundo galdu ditugu barrurantz. Hala ere, baikor izan behar dugu, aste honetan lan egin eta uste dut irabazteko aukerak baditugula. Baina orain hiru segundo atzetik... Hori da pena, halako lana egin dugu kanporantz eta gero barrurantz lekurik gabe gelditu gara. Eta beraiek [San Juan eta Hibaika] horixe nahiago zuten, horrela leku guztia libre utzi diegulako nahi zuten moduan etortzeko. Dena den, guk hau ez dugu galdutzak ematen, ez eta pentsatu ere. Hibaikarekin ere ez ahaztu, lehen ere Zarauzko bigarren estropada irabazi zuen eta".
Libana Taboada: "Estropada amaituta, sentsazioa ona da, hirugarren bukatu dugu baina hiru segundora gaude, bizirik gaude oraindik eta datorren igandean aukerak dauzkagu bandera irabazteko. Itsaso pixka bat ateratzen badu, aukera asko ditugula uste dut, eta bestela ere bai. Gaur azken txanpan atera digute aldea. Parean joan gara irlaraino eta hortik aurrera joan zaizkigu pixka bat. Baina datorren iganderako gogo handiekin gaude".
Oihana Erkizia: "Pixka bat arraroa izan da. Beroketa ondo egin dugu, gero arraunean ere oso ondo, baina bukaeran ez dugu agian olaturik hartu, ura gogor samarra topatu dugu, baina gustura gaude. Bosgarren kalerantz joateari buruz, erabakiak momentuan hartu behar izaten dira eta ez da erraza beti asmatzea. Ondo atera izan balitz, denok txalotuko genuke. Ez dakit horregatik galdu dugun denbora edo ez baina, hala ere, hiru segundo ez da ezer. Nahiago nuke alde izango bagenitu, baina uste dut datorren iganderako aukera guztiak daudela irekita. San Juan da faboritoa, Euskotren Liga irabazi du, baina ez dut uste gainontzekooi aparteko porrurik atera digutenik eta dena dago erabakitzeko".