Sozialisten bozeramaile Arritxu Marañonek, komunikatu baten bidez, Udalari gai honen inguruan konprometitzeko eskatu dio eta babes herrien sareko kide izateko premiatu du. “Zumaiak errefuxiatuen krisi humanitario honen pare izan behar du”. Elkarrizketarako prest dagoela azaldu du zinegotziak eta udaletxean ordezkaritza duten alderdiei eskua luzatu die proposamen hau ahalik eta aldeko boto gehienekin ateratzeko.
EH Bilduren udal taldeak ere beste mozio bat aurkeztu du gai beraren inguruan. Gerra egoeretatik ihes egiten ari diren pertsona hauei laguntzeko "jarrera aktibo eta solidarioa" hartzeko eskaera luzatzen zaie erakundeei proposamen honetan. Errefuxiatu hauek hartzeko tokiko sare bat egituratzeko borondatea ere aurkezten du.