Olarro Eguneko bazkarirako txartelak larunbatean jarriko dira salgai turismo bulegoan

Baleike 2015eko irailaren 11

Datorren asteburuan ospatuko da aurtengo Olarro Eguna. Larunbata izango da ospakizunetako egun handia, baina, iaz gertatu bezala, bezperatik hasiko dira ekitaldiak: olagarro sukaldaritza erakustaldia egingo da ostiral arratsaldean Kofradian. Zapatuko bazkari herrikoirako txartelak larunbat honetan (hilak 12) jarriko dira salgai turismo bulegoan, 8 euroan helduentzako eta 5 euroan haurrentzako. Zapiak (euro bat) eta kamisetak (8 euro) ere salgai izango dira turismo bulegoan.

Hemen duzue Olarro Eguneko egitaraua:

Irailak 18, KOFRADIAN.

  • 19:30ean Olagarro SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA

OLARRO EGUNA, irailak 19

  • Goiz partean XI. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era. 
  • 09:00etan DIANA txistulariekin.
  • 09:30etik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadrilen artean.
  • 09:45ean DINBI BANDA batukada taldea kaleetan zehar. 
  • 10:00etan hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK. Arranpla parean piraguak eta uretako jolasak eta Gernika parkean zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea… Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
  • 10:30etik 14:30era Amaiako plazan, ELIKAGAIEN AZOKA, jaki eta edari dastaketarekin. 
  • 11:00etatik 13:00etara, Algorri Ezagutza Etxean 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.
  • 11:00etan koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO IX. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.  Itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga. 
  • 11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko.
  • 11:15ean HAMAIKETAKOA Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
  • 12:00etan  THE DERTY GERTIES talde irlandarraren saioak herrian zehar.
  • 13:00etan LEHIAKETA GASTRONOMIKOKO epaia eta sari-banaketa.
  • Goiz partean, OLAGARRO-ZOPA eta BROTXETAK txosnetan.
  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko.
  • 18:00etan THE DERTY GERTIES taldearen saioak herrian zehar.
  • 18:30etik aurrera txosnetan OLAGARO-BROTXETAK eta edariak
  • 19:30ean Kofradian, Olarro Eguneko IX. BANDERA EMANGO DA.
  • Jarraian, Kofradian OBANEUKE taldearen lehen saioa gaztetxoenentzat.
  • 22:30ean ERROMERIA OBANEUKE taldearekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide