Aurten bada berrikuntza bat eta da beste txosna bat jarriko dela, arranpla parean hain zuzen ere. Bestalde, iaz itsas kiroldegi parean jarritakoa anbulatorio parera ekarriko da. Ondorioz, leku honetan bi txosna izango dira goiz partean brotxetak banatzen. Orain arte Eusebio Gurrutxaga plazan egiten zen azoka Amaiako plazara eramateko erabakia ere hartu da.
Zozketa egin ondoren, honela geratuko dira puntu bakoitza:
Gernika parkea 1 (brotxetak goizez): Zaldi elkartea.
Gernika parkea 2 (brotxetak goizez): Pilota taldea.
Eusebio Gurrutxaga (brotxetak goizez): San Pedro Abesbatza.
Eusebio Gurrutxaga (brotxetak arratsaldez): Darahli.
Zuloaga plaza (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Arraun Elkartea.
Erribera kalea (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Olarru-sub.
Alondegia (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Presoen lagunak.
Amaiako plaza (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Jakintza.
Arranpla (zopa eta brotxetak, goizez eta arratsaldez): Lourdeseko ospitalidadea.
Bazkari herrikoia: Pulpo K.E.