Liburu honetan euskal mugimendu feministaren ibilbidea jasotzen da. Liburu hau Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxarte eta Iratxe Retolaza Gutierrez-ek idatzi dute.
Beren hitzetan...
"Ate txiki zenbait ireki ditugu liburu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea argitzen laguntzeko asmoz. Ate txiki horietara hurbildu, eta begira ezazu ate-zulotik, isil-gordean, marruka. Eta ateak ireki, norberaren gelatik plazaranzko bidean, eta atzera gelara ere, leiho eta zutabeetan zirrikituak egitera, atseden hartzera, eta berriro ere indarberriturik eta arrakalaturik plaara itzultzeko. Orro egitera, patriarkatuaren hormatzarrek dardara egiteraino.
Ate-zulotik begiratu, eta oharkabean bustiko zaitu feminismoak, eta baita erre ere. Bustikozaitu, arrastoa uzten duelako beti. Blaitze horretatik sortu dira, ondooen pare, elkargune feministak han-hemenka. Erreko zaitu, pospoloen pare, nork bere burua auzitan jartzeko dei goria baita, jario kontrolaezina eta eutsiezina. Marruskadurak sortzen dizkigu pentsamendu feministak, garena eta izan nahi duguna birpentsatzera eta berrasmatzera garamatzalako".
Liburuaren aurkezpena ostegunean izango da, 18:30ean, Alondegian.