Deabruaren Irlatik ihes egin, Vianara itzuli eta hiltzaile bihurtu zen arbasoa

Baleike 2015eko azaroaren 10a

Liburuaren inguruko azalpenak ematerakoan, bere arbaso bitxi bezain erakargarri baten inguruan hitz egin zuen Landaluzek. Pertsona honek ondo merezia du erreportaje luze bat edo pelikula bat. 

«Pertsonaiak sortzeko, hurbilena nuenera jo nuen. Ia familia guztian dago norbait, berataz apenas hitz egiten dena. Nik zerbait entzunda nuen, baina nire amonak ez zuen hartaz ezer esaten. Oso emakume ederrarekin ezkondu zela bakarrik. Xabier Antoñana katedradunaren bitartez jakin nuen zein izan zen. Nire arbaso honek karlistaldietan borrokatu zuen, galtzaile atera zirenekin. Ihes egin behar izan zuen eta atzerritar legioan sartu zen. Han barrabaskeria bat egin eta Deabruaren Irlara bidali zuten. Handik ihes egin zuen eta Vianara itzultzean, bertako jauntxoek sikario, hiltzaile bezala kontratatu zuten. Telegrafistari lekzio bat eman behar zioela agindu zioten. Aurretik apaizarengana joan eta haren bedeinkapena lortu ondoren, telegrafoaren kabletatik urkatu zuen. Beste kasu batean, okina labean sartu eta su eman zion. Arbaso honen datu batzuk hartu nituen pertsonaia bat sortzeko».

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide