Gutunak jasota, Errege Magoen txanda da

Baleike 2016ko urtarrilaren 5a

Atzo arratsaldean jaso zituzten Errege Magoei zuzendutako opari eskaerak. Jendetza bildu zen Beheko plazan, eta ia hiru ordu behar izan zituzten haur guztien gutunak jasotzeko. Eskaerak eginda daude, beraz. Gaur iritsiko dira Errege Magoak Zumaiara, itsasoz, eta ondoren Kabalgata egingo dute herrian zehar, 18:30etik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide