Kandido Uranga, asteazkenean Bilbon estreinatuko den 'Heroiak' antzezlaneko errepartoan

Baleike 2016ko urtarrilaren 18a

Asteazken honetan Heroiak izeneko antzezlana aurkeztuko da Bilboko Arriaga antzokian. Gérald Sybelyras autorearen obra bat da eta hilaren 20an estreinatuko den euskarazko egokitzapen honek Joxe Ramon Soroiz, Ramon Agirre eta Kandido Uranga ditu aktore bezala.

Begoña Bilbaok zuzendutako lana da eta Ramon Agirre berak egin du itzulpena. Lan honek 2006ko Olivier sari esanguratsua jaso zuen urteko komedia onenarentzat.

Sinopsia:

Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz… Gerraren ondoriak. Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide