Zumaiako turismo eskaintza Fitur azokara heldu da

Baleike 2016ko urtarrilaren 20a

Gaur zabaldu da Fitur Nazioarteko Turismo azoka Madrilen, arlo honetan Espainian egiten den garrantzitsuena. Zumaiako turismo baliabideak ere presente izango dira Geoparkeko eskaintzaren barruan.

Azoka hau urtarrilaren 24ra bitartean izango da zabalik. Gaurko inaugurazio ekitaldian Zumaiako Udaleko ordezkaritza izan da bertan: Oier Korta alkatea, Jon Iraola zinegotzia eta Esti Irureta turismo teknikaria. 

Gaur bertan Deba, Mutriku eta Zumaia partaide dituen Euskal Kostaldeko Geoparkearen aurkezpena egingo da Euskadiko standean. UNESCOren Munduko Geoparke izendapena lortu du duela gutxi Geoparkeak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide