Hasi da Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketa

Baleike 2016ko urtarrilaren 23a

Darahli elkarteko gazteak hasi dira Saharako errefuxiatuei bidaltzeko janari bilketa egiten. Iluntzera bitartean egongo dira Dia eta Eroski supermerkatuen aurrean.

Janariak (babak, dilistak, arroza, pasta, atun eta sardina latak), sendagaiak eta konpresak bilduko dira. Produktu hauek Euskal Karabanaren bitartez eramango da Tindufeko kanpalekuetara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide