Iparraldera joango da Inda-Mendi igande honetan

Baleike 2016ko urtarrilaren 26a

Igande honetarako goiz buelta programatu du Inda-Mendik eta Iparralderantz joango dira. Irteera Ibardinetik izango da, Manddale eta Xoldokogaina igo eta Biriatoun amaitu. Txingudi osoa ikusteko leiho zoragarria eskaintzen du.

Zumaiatik goizeko 7.30ean aterako dira Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Ienak ostirala baino lehen emango dira goiko estankoan (943860357). Prezioak betiko modukoak izango dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.
Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide