Saharara janaria bidaltzeko beste pauso bat

Baleike 2016ko otsailaren 3a

Aurretik eskoletan eta urtarrilaren 23an herri mailan egin zen Saharako errefuxiatuen aldeko janaro bilketa. 2.500 kilo janari bildu ziren aste horretan eta Tindufeko kanpalekuetara bidaltzeko unea heldu da. Aurretik, baina, beste pauso bat bete behar izan dute Darahliko kideek: bildutako kaxak Zestoara eramatea.

Zestoako Wadna elkarteak bere almazen batean gordeko ditu eskualdean jasotako kaxa guztiak eta Sahararen aldeko Euskal Karabana ateratzear denean, Donostiara eramango dituzte Euskal Herri mailan jasotako materialarekin batera kanpalekuetara bidaltzeko.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide