Eskubide Sozialen Kartak honako oharra plazaratu du. Honela dio:
Prekarietateari aurpegirik gordinena ikusi diogu, ordea, gaur goizean. Norbait hil zaigu herrian, kale gorrian, ustez etxegabea. Bakar-bakarrik, ezer gabe.
Ez da zoritxarreko gertakari hutsa izan, baina. Egunez egun gu guztiok eratzen ari garen gizarte-modu honen zauri ugarietako bat izan da. Gutxi batzuk gero eta aberatsago direlako, gehienok gaude gero eta prekarioago, eta pobretuenak gero eta pobreago. Gertatutakoa ez da kasualitatea.
Gizarte bezala kale egin diogu.
Kale egiten ari gara, ez dugulako lortzen denok duintasunez bizitzeko ezinbestekoa dugun minimo materiala denok bermatuta izatea; besteak beste, etxebizitza bat. Nola liteke milaka etxe huts dituen herrialde batean hainbat lagun kale gorrian egotea!
Kale egin diogu eta barkamena eskatu behar genioke. Barkamena eskatu, eta denok gure erantzukizuna geure gain hartu. Eta erantzukizuna ez ezik, konpromisoa ere bai: horrelakorik berriro ez gertatzeko ahalegin irmoa egingo dugula, minimo materiala bermatzeak izango duela lehentasuna, duintasunez bizi ahal izatea gure herrian benetan eskubide izango dela.
Elkartu gaitezen denok bihar. Izan gaitezen ausartak eta erakuts dezagun herri moduan gurelotsa, pertsona horren egoeraren larriari nahikoa arreta jarri ez geniolako, nahikoa kezkatu ez ginelako, bizkarra eman geniolako.
Elkartu gaitezen denok bihar, eta erakuts dezagun beste gizarte-modu bat antolatzeko konpromiso irmoa, eduki dezagun guztiok DUINTASUNEZ BIZITZEKO guztia.
Elkartu gaitezen denok bihar magnoliaren aurrean, arratsaldeko 7:30ean.