Atzo abiatu zen Bilbotik eta astelehenean helduko da Bartzelonara Correscales korrika prekarioa. Epe honetan 800 kilometro egingo dituzte 80 korrikalarik. Zumaiara gaur goizaldeko 6etan heldu da, puntual, eta izan du harrera egin eta bidean lagundu dion jendea.