hIREKIn taldearen aurkezpen asanblada egingo da ostiralean, Gaztetxean

Baleike 2016ko otsailaren 22a

hIREKIn taldearen aurkezpen publikoa egingo da ostiral honetan, 19:00etan, Gaztetxean. Taldearen web gunea ere aste honetan zehar zabalduko dute.

Taldeak idatzi hau bidali du ostiraleko aurkezpen ekitaldiari buruz:

Kaixo lagun! 
 
Badira hilabete batzuk lanaz, etxebizitzaz eta orokorrean prekarietate egoerari eta emantzipatzeko beharrari bueltaka hasi ginela. Ideia horiei forma emanez, Hirekin sortu genuen. 
 
Orain, web orrialdea aurkeztera gatoz. Horrekin batera, ordea, aurrera begirako proiektuen inguruan hitz egin nahi dugu zuek guztiokin. Horregatik, ostiral honetan (hilak 26) egingo dugun aurkezpen asanbladara gonbidatu nahi zaitugu. 19.00etan izango da, Gaztetxian. 
 
Mundua aldatzeko ez da mundu osoa aldatu behar. Nahikoa da puntu txiki bat, eta mundua aldatzea posible dela ikusiko dugu bertan. Horretara goaz! 
 
• hIREKIn •

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide