Orduan Plataformaren buru zen eta orain Zumaiako alkate den Oier Kortak azaldu duenez, hitzarmen hura alde batera utzi du Udal gobernuak. «Mota honetako lehen edukiontziak Tolosan jarri ziren. Pasa den udaberrian Tolosako edukiontziak jarri zituen enpresa gonbidatu zuen Udal Elkarteak Zumaian edukiontzi horiek jartzeko lehiaketan parte hartzeko. Enpresak ezezkoa eman zuen, Tolosan arazo dezente izan zituelako. Bitan egon gara Tolosan eta ikusi dugu ez dabiltzala ondo. Beste enpresa batek bere materiala erakutsi zuen, baina haiek ere akatsak zituzten. Hori ikusita, hitzarmena alde batera uztea erabaki dugu. Oposizioak kexa handirik ez du egin, jakinen gainean dago eta Tolosako sistemak akatsak dituela"
Birziklatze maila gorantz doala dio alkateak. "Iazko abuztuko datuak dira ditugun azkenak eta haiek diotenez %43ko birziklatze maila dugu Zumaian. Orain arte izandako altuena da. Gure asmoa da gaurkoa bezalako neurriekin birziklatze maila igotzen jarraitzekoa da».