Uztailaren 3an korrituko da mendi lasterketa hau. Aurten mendiko klubentzako Espainiako txapelketarako puntuagarria izango da eta, horregatik, lehen hilabetean klubentzako bakarrik egon da zabalik izen-ematea.
Orain banakakoentzako zabaldu da. 200 korrikalari ingururentzako lekua gordeko da maratoiko lasterketan eta beste 250ek 22,5 kilometroko lasterketa herrikoian.