Canterias Dominguez Pulpoko mutilek Urnietaren aurka jokatu dute finalaurrekoa. Partida oso orekatua izan da eta 20nako berdinketarekin amaitu dira arauzko 60 minutuak. Luzapenean, 22-25 irabazi du Pulpok. Finala Bidasoaren kontra jokatuko dute.
Trapaia Taberna Pulpoko neskek 22-20 irabazi dute Elgoibarren aurka, eta finala Elgoibarko beste taldearen aurka jokatuko dute. Oraindik ez dute jakinarazi finalak non jokatuko diren.