BIDEOA: Suge bat azaldu da garaje batean

Baleike 2016ko ekainaren 2a

Gaur eguerdi aldera suge bat azaldu da Puntanuetako garaje batean. Udaltzainek jaso dute, animaliak babesteko elkartearen esku uzteko. Bideoan ikus dezakezue sugea jaso duten unea.

Eguerdi aldera ohartu da Alai 17 atariko bizilagun bat garajean suge bat zegoela. Ilunpean eta traste artean ezkutaturik, ez zen erraza animaliaren ezaugarriak antzematea, baina segituan ohartu dira ez zela zirauna bat edo suge txiki bat. Metro pasa luze eta mehea, arriskutsua izan zitekeelakoan, udaltzainei abisatu diete eta haiek arduratu dira garajetik erretiratzeaz.

Zer suge mota den adituek esan beharko dute. Udaltzainetako batek komentatu duenez, 30 urtean ez zaio halakorik tokatu: "Denetarik ikusi dugu, baina horrelako suge bat sekula ez". Sugea kutxa batean gordeta eraman dute, animalien babeserako elkartearen esku uzteko asmoarekin.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide