Eskulapioren suge bat da garajean agertutakoa

Baleike 2016ko ekainaren 3a

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...

Twitter bidez Asier Sarasuak jakinarazi digunez, Eskulapioren sugea da atzo Puntanuetako garaje batean agertutakoa. Euskal Herriko kostaldean nahikoa ohikoa omen da, Wikipedian irakurri dugunez.

Atzo sugea jasotzeko unean ez genekien zer motakoa zen, baina twitter bidez argitu dizkigu zalantzak Asier Sarasuak. Segituan aipatu zuen Eskulapioren sugea izan zitekeela eta geroxeago hala baieztatu, adituen laguntzarekin.

Wikipedian irakurri dugunez, Euskal Herrian bizi da eta Pirinioetatik zabaltzen da Kataluniaraino. Normalean metro eta erdiko luzera izaten dute, bi metrokoak ere badauden arren. Lurrean oso azkar mugitzen da eta zuhaitzetara igotzen trebea da oso.

Euskal Herrian Kantaurialdeko isurialdean ikus daiteke gehienbat, baso misto, harizti eta sastrakadietan. Suge hau nahikoa ugaria da kostaldetik hurbil, 600.700 m-ko altitudetatik behera ageri delarik.

Dietari dagokionez, helduak batez ere mikrougaztunez (arratoi, sagu, satitsu, muxar, eta abarrez), hegaztiz (kabian harapatzen dituzte), eta bestelako narrastiez (sugandila eta muskerrez bereziki) elikatzen dira. Euren ehizakiak ahoaz eutsi, eta konstrikzioz akabatzen dituzte irentsi aurretik. Ez du pozoinik. Gehiago jakiteko, irakurri Wikipediako azalpenak.

Bideo bat ere partekatu du Asier Sarasuak. Bertan A. Izagirre argazkilari elgoibartarra ageri da, eskulapioren suge bati argazkiak ageratzen.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide