Sevillarako danborradan leku libreak daude eta ostiralera arte izango da izena emateko aukera

Baleike 2016ko ekainaren 8a

Zumaiako danborrada bat Sevillara joango da TKE ligaren hasieran Telmo Deun animatzera eta, bide batez, Andaluziako hiriburua girotzera. 40tik gora lagun apuntatu dira dagoeneko eta, leku libreak daudenez, danborrada jo edo beste era batera joan nahi dutenentzako izen-ematea zabalik mantentzea erabaki da.

Ekainaren 17an aterako dira Zumaiatik eta 19an itzuliko dira, behin estropadak amaitu ondoren. Parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali dezakete santelmodanborrada@gmail.com helbidera edo 678622540 telefonora deitu. Pertsonako 133€ ordainduko dira. Prezioan bidaia, hoteleko gela eta bi gosari sartzen dira. Izena emateko azken eguna ostirala izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide