Hogarreko jokoen sariak banatuko ziren atzo

Baleike 2016ko ekainaren 18a

Errioxar erara prestatutako platerka bat jan aurretik, azken asteotan Beheko plazako gizarte zentroan egindako jokoen sari-banaketa egin zen. 

'Rana', toka eta billarreko txapelketak jokatu dira Hogarrean. "Karta jokoak ere jokatu behar ziren, baina, hemen kartetan aritzen badira ere, inor ez zen apuntatu", azaldu zuten Beheko Plaza elkarteko arduradunek. 

Hala, ranako txapelduna Vicente Alcantara izan zen eta txapeldunorea Arritxu Bidasoro; tokan Felipe Lopez izan zen irabazlea eta bigarren Antonio Huertos; billarrean, Xabier Irureta izan zen txapelduna eta Jose Luis Alvarez txapeldunordea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide