Musika Jaialdia 2016: egitaraua

Baleike 2016ko uztailaren 28a

Igande honetan hasiko da aurtengo Musika Jaialdia. Abuztuaren 15era arte izango da nahikoa aukera musikaz eta kulturaz gozatzeko.

Hemen duzue aurtengo Jaialdiko egitaraua:

Uztailak 31, igandea. Jaialdiaren aurkezpena. Klarinete kontzertua: La caña quartet. 19:00etan, Oxford aretoan.

Abuztuak 1, astelehena. Sapere Aude Sinfonietta + San Pedro Abesbatza, Fernando Velazquezek zuzenduta. 20:30ean, parrokian.

Abuztuak 3, asteazkena. Zinea eta musika: Un piano de cine, Jorge Gil Zuluetarekin. 22:30ean, Oxforden.

Abuztuak 4, osteguna. Dantza: Fusioak, Aukeran dantza konpainiarekin. 20:00etan, Odietan.

Abuztuak 5, ostirala. Olatz Zugasti, 22:30ean, Aita Mari aretoan.

Abuztuak 7, igandea. Joaquin Asiain, tenorea + Kanako Kimura, pianoa. 20:00etan, komentuan.

Abuztuak 10, asteazkena. Mundu berria. Tenpora. 20:00etan, Oxford aretoan.

Abuztuak 11, osteguna. Al ayre español, Eduardo Lopez Banzok zuzendua. Donostiako Musika Hamabostaldia. 20:30ean, parrokian.

Abuztuak 13, larunbata. Scat, Ainara Ortegarekin. 22:30ean, Aita Mari aretoan.

Abuztuak 15, astelehena. Haurrentzako festa: Txorotxaranga. 19:00etan, Odietan hasita.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide