Sapere Aude Sinfonietta musikari profesionalez osaturiko elkargune bat da, non ibilbide pertsonalari merezi duen balioa eta adorea ematen zaion. Orkestra bera musika egiteko makina gisa ulertzen da, musika ona zuzenean entzun ondoren, inor axolagabe ez geratzeko nahia duena hain zuzen.
SASen helburu nagusia Gipuzkoako herrietan zirkuitu bat egingo duen Ganbera Orkestra bihurtzea da: areto handietan orkestra sinfonikoek jotzen ez dituzten lanak plazaratu, eta jendeari musika era intimo batean hurbildu eta senti araziko dion orkestra. Izan ere, gizarteari, apaltasunez eta seriotasunez, kalitatezko kultura musikala eskaintzeko beharra dago, eta ez hiriburuetan soilik. Musika programa erakargarriak eta kalitatezkoak behar dira, bai entzuleentzat baita musikarientzat ere; hirietan bizi ez direnek, gutxienez urtean behin, orkestra bat entzuteko aukera ere izan behar dutelako.
Gaurko kontzertua Fernando Velazquez konposatzaie eta orkestra zuzendariak gidatuko du. Lo imposible, El orfanato, Zipi y Zape y el club de la canica, 8 apellidos vascos, eta beste film askoren soinu-bandak konposatzeaz gain, antzerki, telesail eta filmeentzako musika ere sortu du.
Ordu aldaketa
Hiletagatik gaurko kontzertua 21:00etan hasiko da San Pedro Parrokian. Kontzertu–lagun txartela duten mezenasek 20:30ean elizako atea zabalik izango dute eserlekua hartzeko eta Fernando Velázquez zuzendariak emango duen hitzaldia entzuteko.
Egitaraua
- I -
Coriolan Overture (Ludwig Van Beethoven)
Symphony Nr.40 (Wolfgang Amadeus Mozart)
- II -
Krönungsmesse K.317 (Wolfgang Amadeus Mozart)
- Ainhoa Franco, sopranoa
- Lucía Gómez, altoa
- Iñigo Vilas, tenorea
- Jose Javier Etxeberria, baxua
Ama Lur (Iker González, orkestra bertsioa estreinakoz)