Zuzendaria: Stephen Frears. Aktoreak: Meryl Streep, Hugh Grant, Simon Helberg, Nina Arianda. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Ingalaterra. Urtea: 2016.
Florence Foster Jenkinsek sopranoa izan nahi du, baina ez du horretarako gaitasunik. Haatik, Foster tematu egingo da. Hala, aitaren herentzia kobratu ostean, soprano ikasketak egingo ditu. Gainera, haren bazkideak, Clair Bayfieldek, oso abeslari ona dela sinetsaraziko dio.
Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.