AUDIOA: Bernard Herrmannen 'Souvenir du voyage', Klarinete Maratoian

Baleike 2016ko azaroaren 14a

Bernard Herrmann konposatzailea zinerako musika idatzi duen maixu handienetakoa izan da. Alfred Hitchcocken lan onenetako musikaren egilea izan da. Orson Welles, Martin Scorsese edo Brian de Palmarekin ere egin du lan. Zinetik kanpo ere lana egindakoa da eta horren adibide da gaur Klarinete Maratoiaren amaierako kontzertuan entzun den Souvenir de voyage hau. 

Espainia mailan aurretik jo ez den obra hau Sapere Aude Sinfoniettako boskote batek jo du, Marixi Sesmaren klarinetea tartean zela. Hemen entzun dezakezue. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide