Zuzendaria: Terence Davies. Aktoreak: Peter Mullan, Agyness Deyn, Kevin Guthrie, Mark Bonnar. Iraupena: 135 minutu. Generoa: Drama erromantikoa. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2015.
Eskozian kokatu du Ternece Daviesek kontakizuna, I. Mundu Gerraren hasieran. Gurasoen etxaldea utzi eta irakasle moduan lan egin nahi duen Chris gaztearen istorioa kontatzen du. Itxaropenari, tragediari eta maitasunari buruzko filma da. Lewis Grassic Gibbon idazlearen eleberrian oinarrituta dago.
Abenduaren 1ean, 20:00etan, Aita Marin.