Beheko Plazatik abiatu zen taldea kantuan eta Erribera kalean zenbait geldialdi egin zituen. Musikak, dantzak, bertsoek eta antzerkiak hartu zuten atzo Zumaiako erdialdea.
Euskal Herriko 35 herritan galdeketak egingo dira gaur. Egun esanguratsu honen atarian, maiatzaren 7an Zumaian egingo den herri galdeketaz arduratuko den Ontziratu mugimenduak kantu jira berezia egin zuen atzo arratsaldean, galdeketa egingo duten herriei "indarra eta babesa" helarazteko.
Beheko Plazatik abiatu zen taldea kantuan eta Erribera kalean zenbait geldialdi egin zituen. Musikak, dantzak, bertsoek eta antzerkiak hartu zuten atzo Zumaiako erdialdea.
2017 mar 19 Zumaia