Bakarkako lehen lana aurre estreinatuko du Jaiotz Osak gaur, Gazteszenan

baleike

Suddenly izeneko bakarkako lehen lana aurre estreinatuko du gaur Donostiako Gazteszenan Jaiotz Osa dantzariak. 20:00etan hasiko da ikuskizuna eta sarrera doakoa izango da.

Mikel Laboa Katedra eta Dantzaguneak ematen duen Sortutakoak bekei esker, lan hau sortzeko eta garatzeko aukera izan du dantzari zumaiarrak. Gaur egingo du aurre estreinaldia Donostian, baina aurkezpen ofiziala Leioan izango du maiatzean. Udararako ere hitzartuta ditu hainbat emanaldi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide