Ez da irudi ohikoa gaur goizean udaletxearen aurrean ikusitakoa. Azken 37 urteetan, Francoren ondorengo udal hauteskundeetan aukeratutak izandako sei alkateak elkartu dira hainbat zinegotzi eta hautsirekin batera, maiatzaren 7an Euskal Herriaren etorkizunaz Zumaian eta Urola Kostan egingo den herri galdeketari babesa adierazteko, eta herritarrak parte hartzera deitzeko. Honako ohar hau irakurri dute:
"1979an lehen udal hauteskunde demokratikoak egin zirenetik gaur arte Zumaiako Udalean izan garan zenbait hautsi, alkate eta zinegotzi elkartu gara eta hau adierazi nahi dugu:
Demokrazia herritarron erabakia da, eta erabakitzeko eskubidea demokraziaren adierazpen gorena.
Euskal Herriko herritarrok gure herriaren etorkizunari buruz kontsultatuak izateko eta libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dugu.
Hori dela eta, Zumaian 2017ko maiatzaren 7an egingo den herri galdeketa bultzatuko eta babestuko dugu.
Gu erabakitzera goaz eta dei egiten diegu Zumaiako herritar guztiei maiatzaren 7an Ontziratu taldeak sustatu duen herri-galdeketan parte hartu dezaten eta libre eta demokratikoki bere borondatea eta erabakia adieraz dezaten".
Azpialdeko loturetan dauzkazue ekitaldian jaso ditugun adierazpenak.