Sofa taldeak 'Zé Premikin' jaialdian joko du, gaur, Donostian

Baleike

Imanol Sesma bateriajole zumaiarra kide duen Sofa hirukoteak gaur Donostian egingo den Zé Premikin jaialdian joko du Willis Drummond, Atom Rhumba edo Niña Coyote eta Chico Tornado bezalako taldeekin batera. 

Jaialdia Egiako Le Bukowski klubak antolatzen du, baina Egia auzo bertako Gasteszenan egingo da, 20:00etan hasi eta goizeko 6:30ak bitartean. 

Aipatu taldeekin batera Estricalla, Johnny Cassino, Oskar Benas eta Cobra taldeek joko dute. Sarrerak 18/20 euroan daude salgai www.sarrerak.donostiakultura.com webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide