‘Turismo masiboaren’ aurkako pintadak agertu dira

Baleike 2017ko api. 14a, 10:13

“Honek atzera bueltarik ez duela” uste du batek; “uholde” baten aurrean gaudela dio besteak eta “turismoak aberastasuna ekarriko” duelako iritzia du hurrengoak. Zalantzarik ez dagoena da Zumaia modan dagoela eta Aste Santu honetan izaten ari garen bisitari andanak agerian utzi du.

Zumaia turismorako prest ote dago? Debatea mahai gainean dago. Beldurrak ere areagotzen ari dira eta horren erakusgarri dira azken egun hauetan herriko zenbait tokitan “turismo masiboaren” aurka agertu diren zenbait pintada.  

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide