Lehen ordutik ari dira zumaiarrak Beheko plazan, Alain eta Oikian jarri diren hautes-lekuetara gerturatzen. Goiztiarrenen artean, Osa familiako hiru belaunaldi, edota Kauldi Odriozola eta Mikel Martinez eskubaloi jokalariak –Euskal Kopako finala elkarren aurka jokatzera abiatu aurretik–. 12:30ean ezagutuko dira lehen parte hartze datuak. Bozkatzearekin batera, jaiaz gozatzeko aukera dago, eguerditik aurrera ekitaldiz betetako egitaraua prestatu baitu Ontziratuk.