Espero bezala, goizeko bi partidatan donostiarrak eta bilbotarrak izan ziren nagusi eta beraien artean jokatuko zuten partidan erabakiko zein zer taldek irabazten zuen oroimenezko hau.
Arratsaldean, lehenbizi, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten etxekoek eta eibartarrek. Eibar aurreratu zen markagailuan, baina Zumaiakok azken minutuan lortu zuen berdinketako gola. Ondorioz, penaltietara jo behar izan zen eta hor hobeto moldatu ziren zumaiarrak. Ondorioz, hirugarren postua bereganatu zuten.
Finalean, Athletic izan zen nagusi Realari 3-1 irabazi ondoren; beraiek dira Jon Dominguezen Oroimenezkoaren irabazleak.
Zumaiako Futbol Taldeak eskerrak eta besarkada handi bat eman nahi dizkie Jon Dominguezen familiari.