2017/06/09 - 2017/06/12 19:30ean eta 22:15ean

Zinema

Negacion

Negacion
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Mick Jackson. Aktoreak: Rachel Weisz, Tom Wilkinson, Timothy Spall, Andrew Scott, Caren Pistorius, Alex Jennings, Jack Lowden, Will Attenborough, Michael Epp. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua: 'Denial'.

Deborah Esther Lipstadt historialari estatubatuarrak hainbat kazetari eta historialari kritikatu ditu bere Denying the Holocaust liburuan (Holokaustoaren ukazioa), naziek Alemanian egindako sarraskiak ukatzeagatik. 1996. urtea da, eta, liburu hori kaleratu ondoren, David Irvingek Lipstadt salatuko du, bere izen ona zikindu duelakoan. Irving kazetari ospetsu bat da, eta Hitlerren jarraitzailea. Epaitegira iritsiko da auzia, eta biek badakite zer-nolako garrantzia duen ebazpenak: Holokaustoan gertatutakoa babestu beharra dute.

Ordutegia: ostiralean, 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Hizkuntza: Gaztelania

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide