Prentsa ohar baten bidez, Arritxu Marañon bozeramaileak Eusko Jaurlaritzari, beste erakundeei eta konkurtsoko administratzaileari, inbertsio talde bat aurkitu dezan eskatu die, “lantokiko jarduera berreskuratzeko, negozioa biziberritzeko eta ahalik eta lanpostu gehien bermatzeko”.
56 urteko historia duen enpresaren itxierarekin “oso arduratuta” daudela gaineratu du Marañonek. “Egoera honek ekonomian eta lanpostuetan sor ditzakeen eraginaren jakitun gara eta zuzenean edo zeharka Xeyrekin harremana duten familien ardura ere ulertzen dugu”. Enpresaren itxiera Zumaiarentzako “kolpe latza” dela dio Marañonek eta azpimarratu du beraien helburuen artean egoera honek ekonomian eta gizartean sor dezakeen inpaktua gutxitzea dela.
“Orain gure indarrak talde inbertsore bat aurkitzean erabili behar ditugu eta horren bidez fabrikari etorkizuna aurkitzen”, amaitu du sozialisten bozeramailea.