Udako Argazki Lehiaketa 2017

Udako argazki lehiaketa antolatu du Baleikek

Baleike 2017ko uzt. 21a, 10:35

Seguru udan hamaika argazki aterako dituzula, oporretan, jaietan, kontzertuetan, lagun artean... Anima zaitez eta parte hartu Baleikek antolatu duen lehiaketan. Sari bikainak dauzkazu zain, bdq bidaiak agentziaren eta Bai Bidea jatetxearen eskutik. Argazkiak bidaltzeko aukera zabalik dago, irailaren 17ra arte. Parte hartzeko jakin beharreko guztia daukazue hemen.

SARIAK 

1. Epai-mahaiaren saria: bi lagunentzako asteburu pasa Kantabrian bqd bidaiakek eskainita.

2. Internet bidezko bozketako saria: bi lagunentzako jatordua Bai Bidea jatetxean eta Donostiako Aquariumerako bi sarrera bqd bidaiak-ek eskainita.

3. Bozketan parte hartzen duenen artean Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako bazkari/afaria zozkatuko dugu.

OINARRIAK

-Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
-Argazkiarekin batera adierazi beharko diren datuak:egilearen izen-abizenak, argazkiaren izenburua (edo non eta noiz aterata dagoen), helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa.
-Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 18ra arte.
-Argazkiak baleike.eus webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira. Bestela, aldizkaria@baleike.eus helbidera bidali, goian aipatutako datu guztiekin. 
-Argazkiek gehienez 5 MBkoak izango dira.
-Argazkiak baleike.eus-eko galeria batera igoko dira, jaso ahala.
-Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
-Zumaian jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
-16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
-Beste lehiaketa batean argitaratu gabeak izango dira argazkiak.
-Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
-Argazkiak parte hartzaileak ateratakoak izango dira.
-Uda giroko argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
-Irabazleak irailaren 25ean jakingo dira.

Erlazionatuak

Bukatu da bozketa

Baleike 2017 ira 18 Zumaia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide