Zuloa estalita, zabaldu dute Moilaberriko zubia

Baleike

Moilaberriko zubia itxi egin behar izan dute goizean zoruko xafla zati bat falta zelako. Goizean zehar arazoa konpondu dute eta zuloa estali dute. Beraz, dagoeneko zabalik da Moilaberriko zubia. 

Denbora baterako neurria izango da, baina, izan ere, zubiko zoruak zenbait lekutan erakutsi duen ahultasuna medio, irailean zehar berrikuntza lanak egingo dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide