Peña eta Cubelos finalera sailkatu dira

Baleike 2017ko abuztuaren 24a

Pausoz pauso helburuak betetzen ari dira Iñigo Peña eta Francisco Cubelos munduko txapelketan. Dominen borrokan sartzea dute helburu eta, behintzat, finalerako sailkatu dira.

Arratsaldean jokatu dira K2 1.000 metro kategoriako finalerdiak. Finalerdi bakoitzetik (hiru finalaurreko izan dira) lehen hirurak sailkatzen ziren A finalera. Peña eta Cubelos bigarren finalaurrekoan bigarren izan dira eta, beraz, finalera sailkatu dira.

Finala larunbatean 12:08an jokatuko da. Han ikusiko da denboraldia modu ezin hobean amaitzeko gai diren.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide