Esteladak eta ikurrinak jartzeko deialdia

Baleike

Kataluniako erreferenduma egiteko bi egun falta direnean, esteladak eta ikurrinak jartzeko deialdia egiten du Zumaiako Gure Esku Dago taldeak. “Jendeari deialdi berezia egin nahi diogu balkoietan esteladak edo ikurrinak jar ditzan eta horrela Kataluniari gure elkartasuna agertzeaz gain eskubide zibil eta politikoen eta askatasun demokratikoaren aldeko aldarria zabaltzeko”, adierazi dute.

Bestalde, gaur bertan solasaldi bat izango da Kofradian 19:00etan, Argiako kazetaria den Axier Lopezen laguntzarekin.

Horretaz gain, larunbatean Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du Bilbon, eta bertara joateko autobusa antolatu daZumaiatik. Autobusa 16:10ean aterako da eta izen ematea gaur amaituko da, Alkartetxean, Bai Bidea Batzokian, Inpernupen eta Ilargi tabernetan.

Igandean, Kataluniako galdeketa egunean bertan, eguerdiko 12:30ean festa giroan elkartuko dira Kofradian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide