Hasi dira Santiago hondartza eremuko errepidea konpontzen

baleike 2017ko azaroaren 21a

Santiago hondartza eremuko errepidearen egokitzapen eta hobetze lanak hasi dira dagoeneko. Obra hauek, batez ere, oinezkoen segurtasuna bermatzeko egingo dira. Horretarako, erreien zabalera 3,60 metrotik 2,75 metrora estutuko da.

Altuna y Uria enpresa ari da obra hau egiten eta guztira 8 astetan burutuko da. 142.275ko aurrekontuarekin esleitu da lana, eta oinezkoentzat, babestutako pasabide bat jarriko da errepidea bi fasetan gurutzatu ahal izateko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide