Caritasen aldeko diru bilketa egingo du Gabon Koruak

Baleike

Urtero bezala, Gabon Korua kalez kale arituko da Gabon gaueko arratsaldean. Aurreko urteotan bezala, diru bilketa ere egingo da beharrean daudenei laguntzeko. 

Laguntza eman nahi dutenek bi aukera dituzte:

Gabon arratsaldean, 18:30etik aurrera, Erribera kalean horretarako jarriko diren eske-mahaietan diru-laguntza emanaz.

Edo, Caritasen honako kontu-zenbaki hauetan dirua sartuz:

  1. Kutxabank: 2095 5174 91 106098401-9
  2. Laboral Kutxa: 3035 0037 43 0370038050

Edozein laguntza izango da ongietorria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide