Herriko hainbat talde Santa Ageda bezpera ospatzera atera dira gaur

baleike 2018ko otsailaren 4a

Argazkia: Peio Romatet

Gaur, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izanik, eta ohiturari jarraituz, herriko hainbat talde inguruak kantuz alaitzera atera dira.

Hala, goizean, baserriz baserri Santa Eskean ibiltzeko aukera izan dute bai Oikiako taldetxo batek, eta baita Zumaiako Bertso Eskolako kideak Zutrik taldearen laguntzarekin.

Arratsaldean, aldiz, Beheko Plaza abesbatzak hartu ditu Zumaiako kaleak, eta makilak astinduz, herriko hainbat txokotan abestu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide