2018/02/11 16:30ean

Zinema

Nur eta herensugearen tenplua

Nur eta herensugearen tenplua
Aita Mari aretoa, Zumaia

Juanba Berasategiren azken lana, Nur eta herensugearen tenplua marrazki bizidunen lana emango da igandean Aita Mari zinean.

Nur, bere gurasoekin batera,Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu eta gaurko egunean horietako baten urtebetetzea ospatuko dute, Guo Guo-rena hain zuzen ere. Horretarako, jolas parke erraldoi batean egin dute hitzordua eta jolastu bitartean omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Bere bilaketan, laberinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko, bidean aurkitutako igarkizunak ebatzi beharko dituzte eta ondorioz, topatzen joango diren herensugearen bederatzi ateak igarotzeko gai izango dira.

Ordutegia: igandean, 16:30ean.

Hizkuntza: Euskara

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide