Zuzendaria: Hirokazu Koreeda. Aktoreak: Masaharu Fukuyama, Koji Yakusho. Iraupena: 124 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Japonia. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'Sando-me no satsujin'.
Shigemori abokatu ezagun bat da, eta Misumi defendatzen ari da. Lapurreta eta hilketa leporatzen diote. Auzia irabazteko aukera gutxi daude, Misumik erruduna dela onartu duelako. Baina gero eta gehiago ikertu, orduan eta zalantza gehiago ditu abokatuak.