Darahli18

Abiatu da Darahli18 bidaia

Baleike 2018ko mar. 23a, 16:47

Gaur arratsaldean abiatu da Zumaiatik Darahli18 bidaia. 90 lagunez osatutako taldea bi autobusetan joan da Loiuko aireportura eta handik hegazkinez joango dira Tindufeko aireportura. Saharar errefuxiatuen kanpalekuetara bihar goizaldean helduko direla aurreikusten da. 

Apirilaren 1era bitartean plangintza bat burutuko dute gazteek: margoketa lanak, eskolako geletan elektrizitatea sartzea, etab. Izango dute, noski, bertako familiekin egon eta haien egoera ezagutzeko aukera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide